viernes, 23 de julio de 2010

MAPUTXEAK GOSE GREBAN


Concepiongo El Manzano gartzelako, Temuko eta Angol-eko 23 preso maputxe komunero gose greba mugagabean hasi dira. Pasa den igandean ekin zioten protestari eta jadanik, gendarmeriak informatu bezala, lehen ondorioak jasaten hasi dira, zenbaitek 4 kilotik gora galdu dute jadanik, hala ere, borrokarekin jarraitu eta indartsu daudela jakinarazi dute senitartekoek. Hauexek dira azken muturreraino eramateko prest diren grebalarien eskakizunak:

1.-Maputxeen aurkako lege antiterrorista deuseztatzea, oraindik indarrean dirauen Pinochet diktadorearen legea, hain zuzen.

2.-Maputxeak epaitzen dituzten Tribunal militarren amaiera.

3.-Txileko estatuan zehar preso dauden Maputxe preso politikoentzat askatasuna: Epaiketa justu bat izateko eskubidea eta muntaia polizialen amaiera, ezkutuko lekukoen parte hartzea debekatu, tortura eta mehatxuekin amaitu eta giza eskubideak defendatuz.

4.-Maputxeen lurraldearen desmilitarizazioa.

Elkartasun osoa preso politiko maputxe guztiei eta herri maputxeari. Estatu Txiletarrari maputxeen eskubideak errespetatzeko exijentzia

Gora maputxeen borroka! Marichiweu! HERRIOK INDEPENDENTZIA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario