lunes, 5 de julio de 2010

Sexu askapenaren aldeko mobilizazioa


Pasaden Ekainaren 28an, Barakaldoko, Sestaoko eta Portugaleteko gazte asanbladek eta La Kelo Gaztetxearekin, sexu askapenaren aldeko kontzentrazioa antolatu zuten; homosexualen eta transexualen eskubideak errespetatu daitezen. Hona hemen bertan irakurritako manifestua:

Ekainaren 28ko kontzentrazioan irakurritako testua

Stonewall, New Yorken gertatutako istiluekin hasitako mugimenduak aurrera dihardu gaur, 2010eko ekainaren 28 honetan.

“Gay harrotasuna”ren eguna dela esan ohi da, baina guk ez dugu uste homosexual, transexual eta bisexual izatea harro sentitzeko arrazoi bat denik; gizona, beltzarana eta zuria izatea harro sentitzeko arrazoiak ez diren moduan. Pertsona batek ezaugarri horiek ditu edo ez ditu; eta ez, ezta pentsatu ere, hauek dute inoren izaera edo ezaugarriak inolaz ere definitzen, batzuk saldu nahi diguten moduan.

Gobernu kapitalista eta “progreek” argi dute zer egin errebindikazio hauek beren onurarako erabiltzeko: gauza guztiekin egiten duten moduan, asimilazioarekin, instituzionalizazioarekin eta irudi konkretu bat inposatuz.

Alegia, gay gizonarena, gustu onekoa, janzkera dotore eta bizitzan arrakastatsua.

Gizartearen ezjakintasunak ez du laguntzen zentzu honetan, askok eta askok uste dutelako oraindik ere transexualak gaixoak direla, lesbianak gizon itxurakoak, eta juxtu kontrakoa gayen kasuan.

Gure artean ere existitzen direla sistema kapitalistaren eraginez prekarietatean bizi diren homosexualak, diruzaleak ez diren gayak eta elementu falikorik gabe harreman intimoak mantentzen dituzten eta gozatzen badakiten neskak.

Horietako batzuk bildu dira gaur gurekin hemen, Sestaon, egoera hau salatzeko.

Askoren lanagatik asko lortu da, bai, baina gure xedeak lortu arte borrokak jarraituko duela argi izan behar dugu. Gure borroka, zuen borroka; guztiona, azken finean.

Aldarrikapenak honako hauek dira:

> BAT, Transexualitatea, homosexualitatea eta bisexualitatea despenalizatu munduko herri guztietan.
> BI, Eskubideak parekatu; baina benetan, eta ez itxuraz.
> ETA HIRU, Lehen esan dugunarekin batera, aurreiritziekin amaitu behin-betirako.

Horregatik,
antolakuntzaz, lanaz eta borrokaz SEXU ASKAPENERANTZ!
GARATU DEZAGUN GURE SEXUALITATEA OZTOPO GUZTIEN GAINETIK!

Ezkerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladak

No hay comentarios:

Publicar un comentario