miércoles, 23 de febrero de 2011

Bagatzako jaientzako baimenak aldarrikatuko dituzte jaigiroan


Aurtengo jaientzako udal-baimenak lortzeko ahaleginetan murgildu da Beurko-Bagatzako jai batzordea. "Baimenak emateko bidea ez da kontu sinplea izango, baina guk polita eta dibertigarria egingo dugu bidea" baieztatu dute Bagatzako jaizaleek. Udala debekuaren jarreran tematzen den bitartean, debekuari buelta bat emateko ahaleginak bizkortuko dituztela nabarmendu dute. Kulturgunearen estrategia argia da: "Jaiak egitea debekatu nahi digute; ba guk erakutsiko diegu zer nolako maila daukagun jaiak egiten eta gainera, haien joko eremuan arituko gara". Udalak urtero antolatzen duen ihauterien jeitsieran parte hartuko dutela aurreratu dute Bagatzako jaietako jarraitzaileek. Kultur zinegotziak berak eman zien batzordekoei gako garrantzitsua: "gauza on bat daukazue, ez zabiltzate azpijokotan, eta erdiko kaletik zoazte... eta askotan horrela lortzen dira helburuak". Hortaz, udal jeitsieran parte hartuko dutela aurreratu dute Bagatzako batzordeko kideek gogoak, printzipioak, zintzotasuna, euskal kultura, auzoari maitasuna... erakutsi asmoz. Martxoak 5, larunbata Bagatzako plazan 16:30etan finkatu dute hitzordua eta herritarrei bagatzarraz mozorratua azaltzea eskatu diete. Musika, kolorea, giro koloretxua... eta beste hainbat sorpresa disfrutatzeko aukera aurreratu dute. "Ondo pasatu nahi baduzue etorri gurekin eta aho batez entzungo dute: JAIAK BULTZATUZ, BAIMENAK ORAIN!!!"

extraido de herrikolore

No hay comentarios:

Publicar un comentario