sábado, 31 de marzo de 2012

Barakaldoko gazteek antolatuta ekin diote greba egunari

Greba orokorra martxoak 29 rako deituta zegoen arren gazteak hilabete osoan zehar gogor dabiltza lanean! 

Goizetik barakaldoko greba komitea geratua zen. Ekintza batzuk burutu dituzte institutuetan, jakinda gazteon esparru nagusia dela, institutuak itxi dira eta "itxita" kartela ezarri da. Barakaldoko ikastetxeen eta hezkuntza esparruen artean greba ia erabatekoa izan da, hezkuntza geldirik zegoen atzokoan barakaldon! Barakaldo udalerri  handia da, horregatik ahalik eta gazte gehien biltzen saiatu dira Barakaldoko Greba Komitean parte hartzen duten gazteak, jendea kontzientziatuz, kartelak jarriz eta paroak deitzen. Edozein kasutan, herri honetan polizia oso adi egon ohi da eta atzoko eguna ez da salbuespena izan, horregatik gazteek aurreikusiak zituzten ekintza guztiak ezin izan dituzte burutu.
 
Arratsaldean Barakaldotik ibili diren piketeetan ere gazteak oso partehartzaile aritu dira. Bertan ez dira  iskanbila askorik sortu. Geroago Bide Oneratik abiatutako manifestaldi jendetsura gerturatu eta bere mezua argi idatzita utzi dute kale nagusiko banketxetatik "lapurrak", "zuen aberastasuna gure miseria" moduko leloak margoztuz. Gaur egungo krisiaren errua nagusia banketxeek dute eta gazteek ongi dakite, haiek eta emakumeek izango baitira ondorioak gogorren pairatuko dituzten sektorak.

Gaurko greba aspaldiko partetik  lehenengoa izan da gazteria antolatu eta batera borrokatu duena. Garai txarrak izanda  gazteon erantzuna ozen entzungo da eta hurrengorako “hortzak ez dizkigutela soilik erakutsiko” helduarazi digute.

Gora langile boroka!
Gora ikasle borroka!
Eta gora euskal gazteria!

1 comentario: