Azken urteetan krisi hitza gure
egunerokotasunean sartu digute bankariek, enpresariek, politikoek eta
abarrek. Pixkanaka-pixkanaka beraien krisia gure krisia bilakatzen
dabiltza, soldatak jaitsiz, enpresa publikoak pribatizatuz, kaleratzeak
merketuz…
Enpresariek
eta bankuek egin duten espekulazioa larruz ordaindu behar dugu guk
orain. Eta beraz, kapitalismoaren berfundazioaren bidez, krisia behin
ere, gutxi batzuen interesei men eginez konpondu nahi dute, gazteak eta
langileak miseria eta pobrezia gorrian utzita.
Krisi deritzoten honen ondorioz gazteok
gero eta latzago eta ilunago ikusten dugu gure etorkizuna. Politikariek
lan erreforma berriarekin, batez ere, gure aukera gehienak suntsitu
dituzte, jubilazioa luzatuz, soldatak murriztuz, praktika kontratuak
luzatuz…
Jadanik milaka eta milaka dira krisi honek utzi dituen langabetuak, etxe hutsak gero eta gehiago dira…
Hau guztia ikusita, Barakaldoko gazteok
ez gara geldirik geratuko, guretzako ez dago aitzakiarik, kapitalismoa
da honen erruduna eta horren kontra egitera goaz!
Argi daukagu, gutxi batzuen krisia dela
eta gutxi horien aberastasunak gure miseria dakarrela. Gazteok nazkatuta
gaude hau entzuteaz, esaldi hori akatzera goaz!
Horretarako barakaldoko gazteon greba
komitea herri honetako gazte guztiei zabaltzen diegu, gurekin batera
kalera ateratzera, mobilizatzera, haserretzera, antolatzera eta
borrokatzera!
Ez zaitez etxean geratu, zure etorkizunaren jabe izan! Erabaki!
No hay comentarios:
Publicar un comentario