lunes, 20 de diciembre de 2010

"Herriaren soinuak" Barakaldoko musika librea bultzatzeko jaioa



Orain dela hilabete inguru Barakaldoko gazte bi sortutako egitasmo herritarra dugu "Herriaren soinuak", Proiektu honen helburu nagusiak musika librea eta alternatiboa bultzatzea eta talde berriak ezagutzea eta ezagutaraztea lirateke; Barakaldokoak, Euskal herrikoak zein nazioartekoak. Aldizkari digital honetan atal ezberdin ugari aurkituko duzue. Kontzertuak/Agenda: Barakaldon eta inguruko herrietan antolatzen diren kontzertuen informazioa jasotzeko. Musika bilduma: Talde alternatiboen eta ezezagunen informazioa biltzeko atala. Foroa: Iritziak emateko atala. Distribuidorak: Azken egunetan sortu duten atal berria. Bertan banatzaile alternatiboei buruzko informazioa topatuko dugu.

Proiektua guztiz partehartzailea da. Beraz idei berriren bat badaukazue, talde bat badaukazue edo ezagutzen baduzue eta bertan ateratzea nahi baduzue... blogarekin harremanetan jar zaitezkete!

Talde bat igotzea nahi baduzue, jarraian datozen galdetegia gida moduan erabili dezakezue edo zuek nahi duzuen moduan bidali ezazue informazioa

Jatorria
Musika mota
Diskografia
Testu bat taldeari buruzko informazioarekin
Myspace, web gunea, kontaktua
Gehigarriak

Parte hartzea librea da eta sentzibilitate ezberdinak onartuko dira. Hala ere antolatzaileek ez dute onartuko jarrera sexistak, homofoboak, arraziztak, faxistak, xenofoboak... zabaltzen dituzten talderik.

Parte hartzeko bi modu daude: posta elektronikoa: herriarensoinuak@gmail.comE-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. eta foroa. Web gunearen helbidea hau da: http://herriarensoinuak.blogspot.com/
HERRIAREN SOINUAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario