Berriako iturria:
Kukutza hustera joan da goizalden Ertzaintza eta Gaztetxearen aldekoen eta bizilagunen aurka jazartu da. Husteak egun osoa joko diela iragarri du Herrizaingo Sailak. Eraikinaren barrualdean 50 lagun inguru daudela esan du lekuko batek, tartean haur bat, eta zaurituak daudela salatu dute; eraikin barruan kargatu dute ertzainek. Kanpoaldean Errekalde auzoko hainbat bizilagun eta Kukutzaren aldeko herritarrak bildu dira, eta ertzainen kargetan gutxienez emakume bat eta gizon zauritu direla salatu dute. Iñaki Carro abokatua bortizki kolpatu dute, azalpen eske joan denean. Furgonetaz gain, tanketak eraman ditu Ertzaintzak eta pilotakada hotsak entzuten dira oraindik. Kukutzaren alde inguruetan biltzera deitu dute Gaztetxekoek, hustea geldiarazteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario