Duela egun batzuk Kataluniako gobernuak web gune berri
bat jarri zuen martxan edozein edukitzeko aukera manifestariak eta herri
mugimenduko kideak salatzeko. Bertan herri mugimenduko hainbat kideen argazkiak agertzen dira,
kriminalizazio eta kontrol sozial maila areagotuz. Honen aurrean, bertan
agertzen diren Ezker Independentistako kideek prentsaurreko bat eman dute Ezker
Independentistako erakunde ezberdinekin: CUP (Candidatura d'Unitat Popular),COS (Coordinadora
Obrera Sindical), Alerta Solidaria, Maulets…
Prentsaurrekoan herritar hauek eta beraiekin batera egon
diren erakunde eta norbanako guztiek egoera hau salatu dute, kriminalizazio izugarria
suposatzen duena, eta argi eta garbi utzi dute beraien eskubideen alde
borrokatzen jarraituko dutela kriminalizazio eta bortxa guztien gainetik,
injustizien kontra borrokatzeko grina errepresioak sortzen duen beldurra baino
indartsuagoa delako, prentsaurrekoan egondako pertsonek aipatu duten bezala. Bestetik
aipatu zutenez Maiatzaren 1ean Ezker Independentistako erakundeek antolatutako
manifestazioaren buruan joango dira.
Orrialde honetan komunikatua daukazue irakurgai: http://www.alertasolidaria.org/index.php?option=com_content&view=article&id=1194:desafiament-de-lesquerra-independentista-som-aqui-per-vencer&catid=17&Itemid=28
No hay comentarios:
Publicar un comentario