martes, 15 de mayo de 2012

Naia Lacroix preso gaztea gose greban dago, espetxean pairatzen duen bakartzea salatzeko


Senpereko gazteak gose grebari ekin zion atzo, bakartzearekin amaitu eta euskal preso politikoekin batu dezatela exijitzeko. Egoera aldatu ezean, datorren astetik aurrera egarri greba ere abiaraziko duela jakinarazi du. Lacroixen egoera salatzeko, hainbat moibilizazio burutu dira azken asteotan.

Herrirak jakinarazi duenez, hainbat protestaldi eraman dituzte aurrera Gradignan-go espetxean dauden Arkaitz Agirregabiria eta Zuhaitz Errastik Lacroixekin batera. Ekintza hauen ondorioz, mitard-ean egon dira bi astez. Bestetik, Fresneseko presoak ere borrokan sartu dira, Lacroixi babes osoa helarazteko.
Iragan otsailaren 14an atxilotu zuten Senperen Naia Lacroix, higiezinen aurkako eraso saiakera bat burutzea egotzita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario