jueves, 24 de mayo de 2012

MAIATZAREN 26an MAMARIGAKO KULTUR EGUNA

Maiatzaren 26an (larunbata) Mamarigako Kultur Etxeak, bere 21. urteurrenean, Kultur Eguna 2012 ospatuko du. Bertan, giro ona eta jai herrikoiak bultzatzeko asmoarekin, hamaika ekintza antolatu ditugu:
 
11:00etan Esnajira auzotik

12:00etan Ikastaroak kalera aterako dira. ADI!, Aurten erakusketak Balejon eta Frontoian izango dira: Puntu gurutzea, txalaparta, perkusioa, sukaldaritza, Informatika, Malabareak, Dantzak...
13:00etan Trikitilariek eta Kultur Etxeko pandero joleek Triki-Poteoa alaituko dute auzoan zehar.
14:30ean Herri Bazkaria Enparantzan: Zikiro jana!!. Aurten gainera Txapelketa eta guzti!!: Zure eguzkitarako txanorik deigarriena/orijinalena ekarri, eta irabazi ezazu Kultur Eguneko 1. Txano Txapelketaren saria!!!
Bazkarirako Txartelak salgai (20€) toki hauetan: Taxka, Luna, Sotera, Armintza, Leizalde, Miriam (Merkatuko tabernan), Herrikon eta Kultur Etxean
18:30ean Kalejira Skandalue elektrotxarangarekin
22:00etan Kontzertuak Enparantzan Governors eta Ze Esatek! taldeekin.
 
TXOSNA egun osoan irekia egongo da.
Animatu eta parte har
 
EZ DUGU ONARTUKO JARRERA SEXISTARIK, HOMOFOBIKORIK EZTA MAKARRARIK ERE!
AUTOGESTIOAREN BIDEZ!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario