lunes, 24 de enero de 2011

Ballontiraino iritsi dira euskal gazteriaren aldeko babes ekimenak

Image

Ezkerraldeko gazte independentistak buru belarri murgildu dira euskal gazteriaren aldeko babes kanpainan. Igarotako ostegun arratsaldean, Portugaleteko Ballonti merkatal zentruan ekimen ikusgarria burutu zuten gazteek. Azken garaiotan euskal gazteria independentistak sufritzen dituen kriminalizazio saiakerak, jarraipena eta kartzela zigorra salatzea zen ekimenaren xede nagusia. Bi gazte Ballonti merkatal zentru barruan dagoen pasaleku batetik zintzilikatu ziren "erasoen gainetik... euskal gazteria aurrera" leloa idatzita zuen pankarta erraldoi batekin. Bitartean hainbat gaztek ekimenaren arrazoiak azaltzen zituen eskuorriak banatu zituzten bertan zegoen jendearen artean. Ekimenaren ondorioz, zintzilikatu ziren bi gazteak atxilotuak izan ziren eta Muskiz-eko ertzainetxera eraman zituzten goizeko 1:30etan askatu zituztelarik. Beste 8 gazte identifikatuak izan ziren oso modu bortitzean. Jarraian gazteek helerazi diguten kronika irakurgai duzue.

urtarrilaren 21ean ekintza bat burutu genuen Portugaleteko Ballonti Merkatal Zentruan. Euskal gazteriak azken garaiotan sufritzen ari dituen sarekadak, kriminalizazioa, jarraipena, torturak eta kartzela salatzeko.Ertzaintzak 2 gazte atxilotu zituen eta beste 8 identifikatu zituen.

Ekintza: bi neska merkatal zentroaren barruan dagoen zubi batetik zintzilikatu ziren arnes batzuekin. Beste gazte batzuek pankarta “erraldoi” bat bota zuten zintzilikatuta zeuden bi gazteen artean, bi hauek pankartaren bi alboetara geratzen zirelarik. Pankartaren leloa: Erasoen gainetik… euskal gazteria aurrea!Bitartean zubiaren inguruetan (behean eta goian) hainbat gaztek ekintzaren zergatia azaltzen zuen esku-orriak banatu zituzten jendearen artean. Beste pasarela batetik independentzia ikurra duen kamiseta erraldoi bat bota zen. Denbora guztian gazteek oihuak botatzen eman zuten (Euskal gazteria aurrera; independentzia, erasoen gainetik gogor eta tinko, atxilotuak askatu;…) Minutu gutxitan (ia segituan) Ballontiko seguratak zubira iritsi ziren. Pankarta erraldoia kendu zuten eta bertan zeuden gazteei identifikatzeko eskatu zieten. Beheko partean gainontzeko gazteek esku-orriak banatzen jarraitzen zuten.

Tentsio une bat egon zen bi gaztek pankarta berriro botatzen saiatu zirenean, seguratak korrika joan ziren hauengana zoratuta bezala, modu oso oldarkorrean eta pankarta arrankatu zuten.Ekintza hasi eta 15 minututara zipaioak iritsi ziren, 4 kotxe patrulla eta patrol bat. Orduan gazteak identifikatzen hasi ziren. Baina 30 minutu gehiago hor jarraitu genuen oihuka eta esku-orriak banatzen.Azkenean zipaioak nekatu ziren eta 8 gazte identifikatuak larrialdi irteera batetara eraman zituzten, 8 gazte hauek zintzilik zeuden gazteen aldeko oihuak botatzen hasi ziren zipaioak bultzaka eta besotik tiraka eraman zituzten hauetako batzuk.

Larrialdi irteerak pasillo batetara ematen zuen, bertan zipaioen jarrera asko okertu zen (ordurarte nahiko lasai egon ziren). Bertan, segurata batek esan zuen lehengo gauza: "a ver lo que haceis aqui, que aqui no hay camaras". Pasilloan 8 gazteak paretaren kontra jarri zituzten identifikatu eta katxeo sakona egin zuten. Mehatxuak eta jarrera oldarkorrak izan ziren nagusi bertan zipaioen partetik. Gazteak parearen kontra bultzatu zituzten modu jarraituan. Bereziki larria izan zen neska gazte batek jasan zuen tratua zipaioetako baten partetik, denbora guztian bere inguruan ibili zen mehatxuak egiten, lekuz aldatu zuen behin baino gehiagotan eta bi zaplazteko jaso zituen buruan eta gogor bultza egin zioten, neska hau adin txikikoa da. 40 minutu eman zituzten 8 gazteek pasillo horretan zutik eta paretaren kontra. Azkenean “Desordenes publicos” leporatzen zietela esan zieten, baina “txarto portatzen” jarraitzen bazutela “apologia del terrorismo” leporatuko zietela mehatxu egin zieten eta audientzia nazionalera eramango zituztela. Handik gutxira aske utzi zituzten.

Bien bitartean, bi neskek zintzilikatuta jarraitzen zuten, gazteen aldeko eta errepresioaren kontrako oihuak botatzen. Ertzainek ez zekiten bi gazte hauek zelan jaitsi. Heldu zirenetik zintzilikatutako neskei beraien kabuz jaisteko mehatxatu zieten, bestela atxilotuko zituztela. Bi gazte hauen ukazioa zela eta ertzainek Eroskiko elebadore bat erabili zuten. Hala ere, elebadorea ez zen heltzen eta arnesetako sokak moztu zizkieten. Bi gazteek ez zuten erresistentziarik erakutsi, baina ez zuten atxiloketan kolaboratu, arnesa ertzainek kendu zieten, elebadoretik ere ertzainek atera behar izan zituzten. Kotxeetara txilotuta eraman bitarten oihuak botatzen jarraitu zuten. Zipaioek galderak egiten zizkieten denbora guztian, bazilatzen zituzten eta nesketako bateri “hija de puta” deitu zioten behin baino gehiagotan eta belarrira oihukatu. Atxilotuta eraman zituzten Muskizko komisaldegira. Abokatua heldu arte itxaron zuten, abokatuarekin adostu zuten hatz markak hartzea. Goizeko 1:30tan askatu zituzten.
Leporatzen dietena:
-Desbediencia grave a la autoridad
-Falta leve de desordenes publicos
herrikolore

1 comentario: