martes, 4 de enero de 2011
Elkartasunak kaleak hartu ditu Barakaldon
Ziegetan giltzaperatuta, Euskal Herritik milaka kilometrotara. Isolamenduan, bakardadean, isilpean. Gure kaleetan, berriz, ehundaka ohiu entzun ziren aurreko barikuan, euskal preso politikoak behingoz etxera ekartzeko eskatuz. Kartzeletako hormak zeharkatu guran. Hitzetan amorrua antzeman zen, bai. Baina baita senide, lagun eta herrikide direnengan amodioa. Eta, etorkizunari begira, itxaropena. Gurean gura ditugulako. Euren eskubidea delako. Barakaldon bezala, Euskal Herri osoan euskal presoak etxeratzeko aldeko mobilizazioak burutu ziren abenduaren 31an. Datorren zapatuan, urtarrilak 8, Bilbon izango da hitzordua. Geu ere bertan izango gara!
HERRIKOLORE
BIDEOA :BGA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario