Ezkerraldeko gazte independentistek manifestazioa eta beste hainbat ekitaldi deituak zituzten hurrengo larunbaterako euskal gazteriaren aldeko babesa bildu asmoz. Aste honetako egunak igaro ahala, gertakari errepresiboak ugaldu dira euskal Herri osoan zehar eta egoera honen aurrean, Barakaldon ospatzekoak ziren ekintzak bertan behera utzi eta Gernikako Akordioko Sinatzaileek deitutako Manifestazio Nazionalarekin bat egitea deliberatu dute. Indarrak batu eta etsaiari hortzak erakusteko unea dela diote.
Ezkerraldeko Gazte Independentistak:
Azken egunotan eraso errepresibo berri baten aurrean aurkitu gara euskal jendartea. Espainiar eta Frantziar estatuek inmobilismo eta indar erakustaldi bat eman nahi izan dute, Ertzaintza, Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta Polizia Judiziala mobilizatu dituzte Euskal Herriaren alde lanean diharduten militante independentisten kontrako sarekada burutzeko. Rodolfo Aresen Ertzaintzak Urtzi azpiroz atzeman du andoainen 2002ko kale eraso batzuk egotzita; Guardia Zibilak sei euskal herritar atxilotu ditu nafarroan Ekin erakundeko militanteak direlakoan; eta Espainiako Poliziak beste lau Nafarroan eta Gasteizen "apurtu.org" wegunea martxan jarri eta kudeatzea leporatuta. Era berean, Aiala Zaldibar eta Igor Uriarte gazteak atxilotu dituzte Baionan haien kontra ezarria den euroaginduaren harira.
Eraso errepresibo hauek direla eta Gernikako Akordioko sinatzaileek Manifestazioa Nazionala deitu dute Iruñean larunbat honetarako. Honen aurrean Ezkerraldeko Gazte Independentistok zera adierazi nahi dugu:
Lehenik eta behin, besarkada bero bat bidali nahi diegu atxilotuei eta hauen senide eta lagunei. Era berean, gure kezka adierazten dugu atxilotuek jasan dezaketen tratuarengatik, momentu honetan Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak inkomunikatuta ditu. Denok dakigu Herri honetan inkomunkazioa eta tortura esku beretik doazela.
Beste aldetik, Gernikako Akordioko Sinatzaileek deiututako Manifestazio Nazionala dela eta deia luzatzen dugu denok Iruñara joateko. Arrazoi honengatik, larunbatean Barakaldon deituta genuen manifestazioa eta ekitaldia bertan behera uztea erabaki dugu, goizeko trikipotea eta bazkaria barne.
Indarrak batzeko unea da, etsaiari hortzak erakusteko unea da!
Animatu eta joan gaitezen denok Iruñara, kotxez, autobusez... bakoitzak ahal duen moduan.
ATXILOTUAK ASKATU!
UTZI BAKEAN EUSKAL HERRIA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario