Neguko solstizioan egunak berriz hasten zirela ospatzen zen, kristautasunak data hori lapurtu eta ohitura zaharrak zapaldu baino lehen. Neguko solstizioan egunak urteko laburrenak dira baina hemendik aurrera luzatzen joango dira horregatik jaia egiten zen eta sua ospakizun horren erdigunea zen. Urak protagonismo berezia zeukan baita ere. Ospakizun hauen inguruan euskal kulturan ohitura asko daude. Jarraian daukazuen erreportajean, egun honen benetako izaera eta euskal ohiturak azaltzen digute. Munduko beste herrien ospakizun batzuk azaltzen dira baita ere: Maputxeak, Maiak, Aimarak...
Abenduaren 23rako programa zabala prestatu dugu, arratsalde osoan gozatzeko eta ohitura zaharrak berrezkuratzeko:
- 18:00: Mitologia erakusketa.
- 20:30: Euskal kulturaren aldeko kalejira mitologikoa.
- Ondoren txokolatada.
- 21:30: Keimada eta musika suaren inguruan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario