sábado, 24 de diciembre de 2011

NEGUKO SOLSTIZIOA ETA EKIMEN ANTIKONTSUMISTA

Atzo garai hauetan inposatzen dizkiguten ohiturak bastertu genituen, kontsumismoan oinarrituta daudenak, eta ohitura zaharrak zein euskal kultura landu eta bultzatu genituen San Bizenteko plazan. Arratsaldeko 18:00etan euskal mitologiaren inguruko esposizioa antolatu genuen Barakaldoko lau gazte kolektibok (Barakaldoko Gazte Asanblada, Gazte Independentistak, Ikasle Abertzaleak eta Makauen gazte konpartsa), bitartean buruhandiak umeekin batera egon ziren plazan zehar. 20:30etan Kalejiran atera ginen musikarekin, buru handiekin... "EUSKAL KULTURA DENON ARDURA DA" lelopean, ondoren txokolatada izan genuen.

Arratsalde osoan zehar jendearen parte-hartzea eta batez ere gazteena handia eta aktiboa izan zen. Gure ohitura zaharrak berreskuratzeko eta eraiki nahi dugun kultur eta aisialdi eredu berriaren bidean pauso berri bat eman genuen atzokoan. 


Baina kontsumismoaren aurkako ekimenak ez ziren San Bizentera mugatu bakarrik. BGAtik beste ekimen bat egin genuen atzokoan, Mega Parken.  Bertan pankarta pare bat jarri genituen "Esclabos del consumo" eta "Kontsumismoak kontsumitzen gaitu" leloekin eta oktabillak bota genituen azkenengo lelo honekin. Ekimenaren helburua herritarrak kontzientziatzea kontsumo eredu honen inguruan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario