Ostiralen ospatu zen Galiza eta Saharako selekzioen arteko partidua. Esan behar da, hirugarren urtez, partidu hau herri mugimenduak bere kabuz antolatu zuela. Instituzioek ez dute laguntza eman baina ez hori bakarrik oztopoak jarri dituzte azken hiru urtetan: jokalariak presionatuz, antolatzaileak mehatxatuz, manifestazioak oztopatuz guardia zibilaren bidez...
Baina oztopo guztien gainetik aurrera darrai Galizako selekzioen aldeko borroka. Partidu honen bidez bigarren borroka bat jarri dute martxan: parekidetasunarena bertan emakumeak eta gizonak jokatzen baitute. Azkenik zapalduak diren beste herriekiko elkartasuna adierazteko erabilia den partidua da, pasaden urtean Palestina eta aurten Sahara.
Beste aldetik
gaur gure selekzioaren txanda izango da, Tunisiaren kontra. Urtero bezala eguna
ekimenez beteta egongo da. Azkenik ostiralean Katalunia zelaira aterako da Tunisiaren
kontra jokatzeko baita ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario