martes, 13 de diciembre de 2011
KONTSUMISMOAK KONTSUMITZEN DITU
Kontsumismoaren inguruko kanpainak aurrera doa. Aste honetatik aurrera kartel berri bat kaleratuko dugu kontzientzia pisten jarraitzeko. Kartel honen bidez azpimarratu nahi dugu, kontsumismoak gure buruak aparte eskubide ugari eta ama lurra kontsumitzen dituela.
Kontsumismoaren eraginez sortutako eremu handiak sortu dira eta hauetan langileen baldintzak oso txarrak dira: soldata baxuak, gainontzeko ordu asko, zabor kontratuak... Emakumeak zapaldua den beste kolektibo bat da: hauen lan baldintzak askotan gizonek dauzkatenak baino okerragoak dira eta askotan objektu bezala erabiliak izaten dira jendea erakartzeko. Hirugarren mundua eta bertako herritarrak (umeak kasu askotan) esplotatuak izaten dira kontsumituko ditugun produktuak sortzeko, Ama lurrarekin berdin.
Horregatik kontzientziak esnatzea ezin bestekoa dugu eta beste kontsumo eredu batera joan behar gara: arduratsua, ama lurra eta herritarren eskubideak errespetatzen dituena, komertzio eta merkatu justuak bultzatuz...
Etiquetas:
Bizi eredu Askatzaileak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario