Abenduaren 10 eta 14aren artean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE)
Legebiltzarreko ordezkaritza batek (Lakuako Gobernuko ordezkari eta SPRI
erakundeko kideekin batera) Israelgo zenbait enpresa eta unibertsitate
bisitatuko ditu, Israelgo enpresa hauek aurtengo irailaren 5etik 7ra
Bilbora egindako bisitari erantzunez.
Israelekin Lankidetza hau salatzeko Euskal Herria Palestina
Saretik elkarretaratze deialdia egin dugu datorren asteazkenean
(abenduak14) SPRI-n (Bizkaia Plaza Bilbo), 19:00etan.
Nazioarteko
araudiak eta kasu honetan bereziki Euromediterraneo
Elkartze-Hitzarmenak, bere bigarren artikuluaren arabera , bere lana
gobernuaren kontrola izanik, Parlamentuaren betebeharretako bat
indarreko legeria betetzen dela ikuskatzea da. Israel bisitatu eta
bertako enpresa eta unibertsitateekin merkataritza-hitzarmenak eginez ez
zarete zuen betebeharra betetzen ari. Jokaera honek aldiz, hamarkadetan
zehar inpunitate osoz Israelgo Estatuak eragindako gerra hilketeken
beharrezko konplize bihurtzen zaituzte.
Parlamentuko zenbait ordezkari hainbat palestinar eta israeldar
pertsona entzutetsurekin bildu izan dira: Ismat Shakshir Doktorea
Nabluseko emakume palestinarren elkartearen lehendakaria, Raji Sourani
jauna Gazako Giza Eskubideen Zentroko Zuzendaria eta Giza Eskubideen
Nazioarteko Federazioaren Lehendakariordea, Sergio Yahni jauna
Jerusalemgo Informazio Gune Alternatiboko Zuzendaria eta Hind Awad BDS
kanpainaren koordinatzailea besteak beste. Hauek denak okupazioak
eragindako basakerien berri emateaz gain, Nazioarteko Legeria etengabe
urratzeagatik Israeli zigorrak ezartzeko beharraz jakinarazi dizuete,
azken hau zuen eskumena izateaz gain zuen eginbeharra ere bada. Ongi
planifikatutako garbiketa etniko honek eragindako biktimez errukia
erakutsi duzue, laguntza ekintzak hitzemanez esaterako, baina orain bere
borreroarekin bilduko zarete gutxi batzuen mozkinak handitzeko, herri
oso baten askatasun eta bizitzaren kalterako.
Aurtengo uztailean Palestinan izan zen EAEko Parlamentuaren
Ordezkaritzak argi ikusi ahal izan zuen Isralek ezarritako blokeoak
eragindako aurrekaririk ez duen krisialdi humanitarioa. Ordezkaritza
horren kideek onartu duzue Israelek ezarritako blokeo hau Nazioarteko
Zuzenbidearen kontrakoa eta Palestinarren Giza Eskubideen urraketa
garbia dela. Gogora ekarri nahi dugu Israeldar agintariek EAEko
Parlamentuaren Ordezkaritzari Gazarako sarrera ukatu ziotela, bertako
krisi humanitarioa eta giza eskubideeen urraketa agerikoago bilakatuz.
Euskal Herria-Palestina Sareatik, elkartasun internazionalista
lantzen duten GKE eta erakundeak biltzen dituena, Israelera egingo den
bisita honek eragin duen sumindura erakutsi nahi dizuegu, batez ere
zuengandik hitz gozoak jaso dutenen lagunen artean (arestian
aipatutakoak esaterako), era honetako jokaerak akabatuko dituena hain
zuzen ere. Egun hauetan burutuko den Ordezkaritza honen bisitak alde
batetik ez dator bat zuen deklarazio publikoekin eta bestalde era
zuzenean edo zeharka biztanlerian izua zabaltzen laguntzen du.
Ordezkaritza honi buruzko hausnarketa sakona eskatzeaz gain, zuok
parlamentariok lekuko izan zareten hondamendi humanitarioak eragin eta
giza eskubideak etengabe urratzen dituen gobernuarekin lankidetzari
buruzko gogoeta egin dezazuen eskatu nahi dizuegu.
Arestian aipatutakoa kontuan hartu eta inolako merkataritza
hitzarmenik ez sinatzea eskatzen dizuegu, zuek parlamentari gisa sinatu
eta errespetatzen duzuen nazioarteko zuzenbidea oinarri hartuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario