miércoles, 18 de enero de 2012

2012ko RITH-ak MOTOREAK BEROTZEN

2012. urteko Rith-ak motorrak berotzen hasi da. Eta zer da Rith-a? Gaelikoaren (Irlandako hizkuntza) alde egiten den lasterketa, Korrikan oinarrituta. 2010.urtean Lehenengo edizioa burutu zen eta aurten bigarrenari ekingo diote. Aurtengo edizioa martxoaren 8an hasiko da Gaoth Dobhair-en (Gweedore) eta 17an bukatuko da Inis Mór irlan (Aran Irletako handiena). Guztira 1000 kilometro zeharkatuko ditu eta 200 hiri edo herri baino gehiagotan egongo da. Korrikarekin daukan ezberdintasun handiena, Rith-ean ez dela gauez korrika egiten da. Korrikarekin gertatzen ez den bezala, lasterketa buruan lekukoa eramaten dute. Ibilbide osoko kilometroak eragile zein norbanakoek erostek dituzte eta lortzen den dirua Gaelikoa bultzatzeko erabiltzen dute. Kanpoan Korrika ospatzen dugunean ekimen hori zabaltzen duten bezala, guk besteen ekimenak Euskal Herrian zabaltzea garrantzitsua da. Horregatik Irlandar ekimen hau zabaldu eta babestu egiten dugu.

Jarraian 2010eko urteko irudiak eta ekimenaren inguruko webgunea: http://www.rith.ie/

No hay comentarios:

Publicar un comentario