Azkenean iritsi dira Barakaldoko
Sanbizente auzoko jaiak. Larunbat honetan, hilak 21, Barakaldoko Gazte
Mugimenduak antolatutako GAZTE EGUNA daukagu. Pasa den urtean praktikan
jartzen hasi ginen filosofiari jarraituz Gazte Egunaren prestaketa eta
deialdia Barakaldoko gazte eragile ezberdinon artean egin dugu,
Barakaldoko Gazte Asanblada, Gazte Independentistak, Makauen Gazte
Konpartsa, Beurko Ikastetxeko Ikasle Abertzaleak eta sortu berri den
Emakume Gazteen Taldea.
Sanbizenteko Jaiak garrantzi berezia
dute Barakaldoko herri mugimenduaren egutegian, hauek duten kutsu
herrikoi eta partehartzailea dela eta. Gazte Mugimenduan gauden gazteok
jai hauen prestaketan parte aktibo gara, bai pertsona gisa, bai eragile
ezberdinen parte bezala. Hala ere, garrantzitsua ikusten genuen
gazteontzako propio egindako egun bat eukitzea jaietako egitarauaren
baitan.
Honetara dator Gazte Eguna, gazteok
gazteontzako bereziki antolatutako eguna da. Gazte mugimendutik gazteria
osoari zabaldutako eguna, ondo pasatzeko eguna, elkar ezagutzen eta
harremanak estutzen jarraitzeko eguna, hau da, gazte mugimendua
indartzen eta gorpuzten jaraitzeko eguna. Denok gaude gonbidatuta!
Animatu, etorri eta parte hartu!
EGUNA: Urtarrilak 21, larunbata
LEKUA: San Bizente auzoan, Txosnagunean (Barakaldo)
EGITARAUA:
12:00 HARRERA + Esnatze jolasak
12:30 KALEJIRA reibindikatiboa + Poteoa auzotik
14:30 BAZKARIA 3€ +
Bazkalostean: bertsolariak
17:00 -Gazte olimpiadak
-Murala
-Argazki kolektiboa
19:30 EKITALDIA
*Gauean ERROMERIA txosnagunean (jai batzordeko egitarauaren barruan)
No hay comentarios:
Publicar un comentario