jueves, 19 de enero de 2012

OTSAILAREN 3an ZALLAKO GAZTETXEAREN KONTRAKO EPAIKETA


Zallako eragile eta norbanako guztiak, Urtarrilak 21, zapatua, goizeko 11.00etan, gure herriko Gaztetxearen egoera salatzeko

Zallako Kultur Etxean burutuko den prentsaurrekoan parte hartzera gonbidatzen ditugu.
ZALLAKO GAZTETXEA OTSAILAREN 3an EPAITUA IZANGO DA!
Zallako Gaztetxea 2007ko abenduaren 14an okupatu zen. Zallako zenbait elkarte eta pertsona multzo desberdinok erabaki genuen etxe bati (beste asko bezala hondaketara, espekulaziora eta degradatzera utzita zegoena) bizitza ematea.

Lau urtetan zehar, inposatzen diguten, diruan oinarritutako aisialdi eta bizi ereduaren alternatiba eskaintzen saiatu gara. Autogestioan oinarrituta kultura herrikoia bultzatu dugu, musika askea, hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditugu…Eta Zallako gazteei eremu aske bat eskaini diegu.

Gure asmoa ez da inoiz izan jabetza bat eskuratzea, honi erabilera sozial bat ematea baizik eta hau epaitegien eta dirudunen interesen mehatsupean egin dugu. Dirua lortu baino ez dutenek nahi, Zallako Gaztetxearen mugimenduarekin amaitzeko zigor eredugarria ezarri nahi digute.

Okupatzeagatik hiru Gazteri ezarri nahi dioten izuna hurrengoa da:

Ardura zibila: 120.000 € (20.000.000 pta) hiruroi.
Fiskalaren eskakizuna: 200 € egunero bakoitzari, 6 hilabetez.
Partikularraren eskaera: 400 € egunero bakoitzari, 6 hilabetez.
Bakoitzari 36.000 €ko aurretiko fidantza ere eskatzen dute, inolako epaiarik eman aurretik. Hau da, “errudunak dira eta kitto”. (Fidantza ordaintzeko, soldaten %20 kentzeaz aparte).

Bidegabekeria honen aurrean, hiru gazteen absoluzioa eskatzen dugu eta Zallako Gaztetxea bakean utzi dezatela!

No hay comentarios:

Publicar un comentario