Altzagako 300 auzokidek baino gehiagok agerraldia
egin dute gaur eguerdian, Fernando Grande-Marlaskak deklaratzera
deitutako bost erandioztarrei bere babesa emateko. Mikel Urriz, Angel,
Txantxel eta Jon Vecchio Hegoalde kultur elkarteko kideri zein Iñaki
Duñabeitia auzoko jai batzordeko presidenteari elkartasuna agertzeaz
gain, auzotarrek adierazpen askatasunari egindako "eraso larria" salatu
egin dute. Izan ere, 2011ko San Agustin jaietako liburuxkan agertutako iragarki batengatik
terrorismoaren goratzeagatik auzia zabalduko duen erabakiko du bihar
Grande-Marlaskak, bost auzokideak eta Fiskaltza entzun ondoren.
Argazkian, gaurko agerraldia.
Publizitatean, besteak beste, Ekin
erakunde politiko ilegalizatutako kidea izatea leporatu zioten eta
Hegoaldeko bi bazkideren alaba den Erika Bilbao preso prebentiboaren
argazkia, Arrano Beltza eta "Erika maite zaitugu" eta "Euskal presoak
etxera!" leloak agertzen ziren. Baina, bihar goizaldetik egingo duten
Madrilerainoko bidaia horretan auziperatuak ez direla bakarrik joango
adierazi dute, "herri oso baten" elkartasuna eta babesa izango baitute.
Gainera, dozena bat lagun bidaiatuko dira haiekin.
Bestalde, Altzagako jai batzordea orain arteko jai ereduan berretsi da,
"jaiak herritik herriarentzat" antolatu behar direlakoan. Ildo horretan,
jai-liburuxkan zentsura lekurik ez duela azpimarratu du.
Era berean, Udalari "bere inplikazio zuzena" eta herritarrak "bakarrik
ez" uzteko eskatu diote auzokideek. Agerraldia amaitu orduko, kalejira
burutu dute herritik eta, besteak beste, EAJ eta PSE-EEren egoitzen
aurretik igaro dira.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. instrukzio epaitegian gertatuko
denaren berri arratsaldeko 8:30ean emango dute, Altzagako Ibarra kalean
egingo duten asanblada informatiboan.
Auzokideek irakurritako komunikatua
Adierazpen askatasunaren alde, inposizioaren kontra, utzi Erandio bakean!
Gaur hemen gaude azken egun hauetan gertatutakoaren berri emateko.
Bihar, urtarrilak 9, Erandioko 5 pertsona Madrilgo Auzitegi Nazionalera
joan beharko dute, Grande-Marlaska epaileak deituta. Ustez terrorismoa
goraipatzeaz inputatuta, Erandioko jaietako liburuxkan agertutako
iragarki baten argudiopean. Bost pertsona hauen artean jai batzordeko
eta Hegoaldeko kultur elkarteko kideak daude eta inputazioak Hegoalderen
iragarkian du jatorria, non Erandioko preso batekiko maitasuna
adierazten zen.
Egoera hau adierazpen askatasunaren kontrako eraso larritzat hartzen
dugu: lotsagarria. Madrilera joan beharko dutenekin gaude. Astelehenean
ez dute soilik bost pertsonek bidaia egingo, baizik eta herri oso batek.
Elkartasuna eta babesa eskutik helduta, Auzitegi Nazionalera egingo du
bidaia Erandioko herriak.
Jaietako liburuxkan Erandioko komertzioei haien publizitatea jartzeko
aukera ematen zaie eta bertan norberak askatasun osoz diseinaturiko
iragarkia jartzen du. Jai Batzordeak ez du hauen diseinuetan esku
hartzen. Adierazpen askatasunean sinesten duelako eta beraz argi du ez
dela ezertaz damutzen.
Egun Euskal Herriak bizi duen garai itxaropentsu honetan, horrelako
erasoek ez dute kabidarik. Gatazkaren konponbiderako mesedegarria izan
daitezkeen pausuak eman beharrean oztopoak baino ez dizkiote jartzen
herri honi.
Guzti honengatik, honen erantzulei hurrengoa eskatzen diegu:
Lehenik eta behin, inolako zentzurik ez duten inputazio guzti hauekin
bukatzea eta bertan behera uztea. Utz dezatela herria bakean. Jaiak
herritik herriarentzat antolatuak izan dira eta horrela izaten
jarraituko dute inolako inposaketa eta presiorik gabe, askatasunean.
Egoera horrela jarraitzen duen bitartean, herriaren eremu
desberdinetatik erantzun beharra aldarrikatzen dugu eta herriko
instituzioei, gehien bat Udalari, bere inplikazio zuzena eskatzen diegu.
Ez ditzatela herritarrak bakarrik utzi.
Beti jai partehartzaileen alde lan egin dugu. Jaietan gertatzen den
guztiaren parte sentitzen gara eta, beraz, gure sostengu osoa ematen
diegu inputatuei eta jai eredu honi.
Utzi Erandio bakean!
Gora jai herrikoiak!
Gora Erandio!
Gora San Agustin!
Gaurko agerraldia eta kalejira iruditan
No hay comentarios:
Publicar un comentario