Urtarrilaren 7an,
euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa izango dugu Bilbon.
Bertan euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izatea exijituko da
(dispertsioarekin amaitzea, gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea,
zigorra beteta eta ¾ parte bat beteta dutenak askatzea, isolamendua eta
bakartzearekin bukatzea...) eta azken pauso bezala amnistia. Amnistia
beharrezkoa baita Euskal Herriak bizi
duen gatazkaren ondorio bati benetako konponbidea emateko.
Euskal Herrian
zabaldu den aro berri honetan, gatazkari amaiera emateko, honen ondorioak
konpontzeko eta eskubide guztiak lortzeko aukera paregabea daukagu. Baina guzti
hori lortzeko ezinbestekoa izango da eguneroko lana eta mobilizazioa: ikastetxeetan,
lantegietan, gaztetxeetan, auzo zein herrietan.
Soilik eguneroko
lanarekin lortuko dugu presoak etxera bueltatzea. Bide horretan, pauso berriak
emateko aukera izango ditugu hurrengo datetan, besteak beste, Urtarrilaren 7an
Bilboko manifestazio orokorrean.
Barakaldoko Gazte
Asanbladak deia luzatzen die Barakaldoko herritar eta gate guztiei
mobilizazioetan parte hartzera eta urtarrilaren 7an Bilbora hurbiltzera.
Guztion artean lortuko baitugu euskal preso politikoak euskal herrira ekartzea,
beraien eskubide guztiak bermatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario