martes, 14 de febrero de 2012

Donostiako Alde Zaharreko Uxotegi gaztetxearen okupazioaren harira zabaldutako auzia artxibatu da


Donostiako Instrukzioko 5. Zenbakiko Epaitegiak iragan irailaren 24an Donostiako Alde Zaharrean gaztetxe bihurtzeko helburuarekin okupatutako eraikinaren harira zabaldutako auzia artxibatu du delitua burutu zela baieztatzen duten froga faltagatik. Hala ere, epaiaren aurkako helegitea aurkeztu daiteke oraindik.


2011ko irailaren 24an okupatu zuten Alde Zaharreko gazteek Uxotegi izena jarri zioten eraikina (20 urte zeramatzan hutsik), besteak beste alternatiba kulturalak eskainiko zituen gaztetxea eraikitzeko bertan. Helburua inguruko gazteengan kontzientzia soziala lantzea izango zela azaldu zuten, tailer, hitzaldi, adierazpen artistiko eta abarren bidez. Eraikinaren okupazioaren gainean hainbat hedabidetan plazaratutako adierazpen “faltsuei” idatzi baten bidez erantzun zien bertako gazteek. Abenduaren 26an desalojatu zuen Ertzaintzak eraikina, jabeak jarritako salaketa medio. Ez zen inongo liskarrik sortu, ez baitzen inor aurkitzen Uxotegin Ertzaintza bertaratu zenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario