martes, 7 de febrero de 2012

IKASLEOK TINKO! Murrizketarik ez!!!


Garai zailak datoz berriz ere gurera. Azken urteotako Murrizketa handienak aurreratu dituztenean, Langabezia zeruraino iristen ari denean, eta bekak eta dirulaguntzak lortzeko zailtasunak ditugunean, gure egoera gehiago prekariezatuko duten erreforma berriak ere plantatzen hari dira agintariak. Egoena honen aurrean hortzak estu eta erakusteko garaia iritsi da!!! Kalera ateratzeko garaia da!!! Ikasleok kolektibo zapaldu gixa, etorkizuneko langile modura, gure oraina eta etorkizuna eraikitzera goaz!! Horregatik, datorren ostegunean, otsailak 9, zerbitzu publikoetan deituta dagoen paro deialdiarekin bat egiten dugu eta ikasleriari jarrera aktiboz erantzutera gonbidatzen dugu. Ikasle borrokaz lortuko dugulako, Murrizketarik EZ!


IKASLEOK TINKO! Murrizketarik ez!!!

Berriz ere, krisiaren aitzakipean, ikasleen eta jendarte osoaren kalterako neurri onartezinak hartu nahi dituzte agintari ezberdinek. Diru falta da arazoa, ala diruaren banaketa bidegabekoa? Noren esku dago dirua? Zein dira haien helburuak? Zein da erreforma berrien helburua? Zein da indarrean dugun sistema? Zeintzuk dira sistema honen lehentasunak?

Herritarron bizitzan funtsezko diren arloei (osasungintzari eta hezkuntzari, esaterako) gero eta diru gutxiago eskaini nahi diote. Zerbitzu publikoak kolokan jartzean, herriaren biziraupena eta garapena arriskuan jartzen dituzte.
Bitartean, gure dirua honako hauetan xahutzen ari dira: AHT edo Pasaiako Superportua bezalako makro azpiegitura bideraezinetan, bankuen erreskate fiktizioetan, politikarien eta haien lagunen poltsikoetan…


Hezkuntzan murrizketak ikas-maila eta adar guztietan eman dira. Hona hemen adibide batzuk:
*Irakasleak kaleratzea
*Ordezkapenak gutxitzea (errealitatean: ikasleak irakaslerik gabe utzi)
*Materialentzako dirua murriztea
*Ikasleen aglomerazioa bultzatzea
*Lanbide Heziketetako praktiketan ikasleei bideratutako diru-laguntza kentzea
*Fakultate batzuetan karrera batzuen desagerpena

Neurri hauek hezkuntzaren kalitatea nabarmenki kaxkartzen dute. Hori gutxi balitz, halakoak onartzen ari diren bitartean, hezkuntzara bideratzen duten dirua heziguneak segurtasun indarrez, kamaraz eta kontrol sozialerako mekanismoz betetzeko erabiltzen dute.

Bestalde, Espainiar estatuko gobernu aldaketarekin batera, egoera ekonomikoari “erantzunez” ikasleriaren etorkizuna baldintzatuko duten erreforma berriak aurreratu dituzte. Ikasleak geroz eta lehenagotik beren bidea kondizionatuz, gazte sektorea prekarietatera bultzatuz eta egoera honen aurrean titere bilakatzeko.

Ez da kasualitatea eraso hauek Euskal Herriko herrialde guztietan ematea; bide berean soilik uler litezke Bordeleko Akademiak irakaslegoa dramatikoki murrizte bidean harturiko erabakia, eta Nafarroako eta EAEko Hezkuntza Sailek azken hilabeteetan aditzera eman dituzten neurriak. Denek kutsu bera dute; agintarien interesak berberak diren seinale.

Ikasle eta Abertzaleok eredu honi ezezko borobila ematen diogu, eta ez gaude horrelako atzerapausoak onartzeko prest! Ez dugu onartuko krisi ekonomikoaren aitzakiarekin gure etorkizuna baldintzatzerik! Euskal Eskola Nazionalaren bidean atzera egin nahi dute, eta gaurko nahiz etorkizuneko jendartea prekarietate orokorrean murgildu. Horregatik, Euskal Herrian dauden agintari ezberdinei exijitzen diegu murrizketa guzti hauekin amaitu, eta kalitatezko hezkuntza baten alde lan egiteko. Dirua badago, baina haien interesen arabera darabilte. Herritarron mesedera jarri behar ditugu, lehentasunak argi utzi behar dizkiegu!

Gaur egun arte bermatu zaizkigun eskubideak borrokaren bitartez, izerdi eta lan askorekin lortuak izan dira. Era berean, borrokaren bitartez bakarrik lortuko dugu etorkizunean hauek mantendu eta berriak betearaztea. Ez dezagun uste egungo agintariek gure kezka eta lehentasunekin bat egiten dutenik, eta erabakiak egoerak behartuta hartzen dituztenik. Prekarietatea eta pobrezia zabaltzen duten txontxongilo eta diruzale kuadrila bat besterik ez dira! Horregatik, erantzuleak garbi izanik, borrokari lotu beharrean aurkitzen gara! Ogi gogorrari hagin zorrotza!
Gure eskakizunak argiak dira: martxan jarri dituzten murrizketak bertan behera utz ditzatela, eta ikasleoi hezkuntza euskalduna eta duina izateko baldintza guztiak berma diezazkigutela: azpiegitura egokiak, garraio duina eta publikoa, matrikulazio tasen kongelazioa, titulazioetan eta beketan murrizketarik ez izatea, irakaslego egokia kalitatez eta kopuruz, euskaraz bizi eta ikasteko beharrezko baliabideak…

Guzti honengatik, datorren otsailaren 9an, Ikasle eta Abertzaleok deituta dauden deialdiekin bat egin eta lanuzteak burutuko ditugu Euskal Herriko ikastetxe, unibertsitate eta lanbide heziketako zentroetan. Horrekin batera, datozen egunetan Euskal Herrian murrizketen aurka eta bestelako jendarte eredu baten alde egingo diren ekimenetan parte hartzeko deialdia luzatzen diogu euskal ikasleriari. Gure eskubideak defendatzeko, borroka garaia da!!!

Ikasleok tinko: MURRIZKETARIK EZ!!!

Ikasle abertzaleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario