jueves, 2 de febrero de 2012

Ezer berririk ez...

 Legerik atzerakoienak berreskuratu nahian ahalegintzen ari da egunotan Espainiako gobernuak PP alderdiaren eskutik. Hezkuntza arloan, Konstituzioaren onurak goraipatuko dituen ikasgaia sartu nahi dute curriculumean. Osasun arloan ordea, Abortuaren legerik ultraeskuindarrena berreskuratu nahian dabiltza eta askatasun demokratikoen aferari dagokionez, biziarteko kartzela-zigorra mahaigaineratu du Gallardón ministro espainolak. Euskal presoentzako ordea, honako berri honek ez dakar berrikuntza nabarmenik. Aspalditik hasi zitzaien ezartzen euskal preso politikoei "Parot Doktrina"-ren eskutik bizi osoko gartzela-zigorra. Esan diezaietela bestela Barakaldoko preso politikoak diren  Iñaki Zugadi Garcia eta Josune Onaindia Susaetari. Bihar, hilak 2an, 20 urte luze beteko dituzte Barakaldoko euskal militante hauek zigor gartzelen gerizpean. Mendeetan luzatzen den gatazka politikoak aldeanitzeko sufrimendu eta biktimak dakarrelaren adibide garbia.

http://herrikolore.org/index.php/herri-mugimendua/anti-errepresiboa/2703-ezer-berririk-ez-

No hay comentarios:

Publicar un comentario