Atzo 3.000 pertsona baino gehiago
Barakaldoko kaleak bete genituen langabezia eta murrizketa sozialen kontra eta
ezkerraldearen alde. Sistema kapitalistak langile eta herritar guztion
eskubideak suntsitzen eta gure klasea ustiatzen jarraitzen du. Horregatik
kalean egon behar gara, bide bakarra da gauzak aldatu ahal izateko ezinbestekoa
izango da kalean egotea, mobilizatzea eta presio soziala erabiltzea boteretsu
ezberdinen kontra, beraien politika neoliberalak suntsitzeko eta sistema sozial
bat eraikitzeko.
Hurrengo pausua otsailaren 25ean,
Bilboko bihotz sakratu plazan 18:00etatik aurrera egingo den manifestazio
nazionalean. Data hori pasatu ondoren Martxoaren 29 izango dugu, egun horretan
greba orokorra izango dugu. Data garrantzitsu hauez gain eguneroko lana eta
mobilizazio ezberdinak izango ditugu, hurrengoa astearte honetan 10:15etan
Barakaldoko ekintza sozialen departamentuan (zaballa kalean) giza laguntzen
murrizketak direla eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario