MUGITU MUGIMENDUAren PRENTSA OHARRA / Nota de prensa de mugitu!mugimendua (en castellano más abajo)
AHT-ren
aurkako desobedientzia mugimendua den Mugitu!Mugimenduak(M!M), gaur
goizean korreo postaz 11 tarta bidali dizkio AHT-ren eraikuntza
bultzatzen duten Euskal Herria maila, estatu maila eta europear mailako
arduradun ezberdinei.Merenge zaporea jada dastatu zuen Yolanda Barcinak
berriz, lore sorta bat jaso du.AHT-a inposatzearen aldeko lan eskerga
egiten duen klase politikoa ekintza xelebre honekin saritzea nahi izan
du M!M-k.
Datozen urteetarako agintari hauek milaka milioi euro
zuzendu nahi dituzte azpiegitura defizitario eta xahutzaile honetan. Eta
hain helburu ondragarria lortu ahal izateko jakin badakite datozen
asteetan parlamentu ezberdinetan oinarrizko eskubideak diren hezkuntza
publikoa, osasun publikoa, gizarte laguntza eta abarretan aurrekontu
murriztaileak onartuko direla.Ezertarako dirurik ez omen dago, pairatzen
ditugun gaitz guztien panazea den AHT-rentzat ez baino.Horrenbestez,
eta guztion dirua eta sortutako aberastasuna hain modu iustu eta
ekitatiboan kudeatzeagatik, esku-erakutsi gozo hauek oparitzea erabaki
dugu, beraien politika neoliberalak eskertzen ditugula erakusteko asmoz.
Badakigu agintarietako batzuk, eguberri aurre honetan, linea mantentzen
arduraturik egonen direla, beraz tarta hauek edozein motatako
"dietentzat" egokiturik daudela ohartarazten diegu.
Hain opari gozoak jasoko dituzten agintariak honako hauek dira:
Siim Kallas Jauna, Europar Garraioko Komisaria eta Lehendakariordea
Carlos Secchi Jauna, Europako Garraio Transeuropearreko Lehentasunezko Proiektuen Koordinazio arduraduna
Pepe Blanco Jauna, Espainiako Gobernuko Sustapen Ministraria
Antonio Gonzalez Marin, ADIF-eko Lehendakaria
Patxi Lopez Jauna, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria
Inaki Arriola Jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Kontseilaria
Cesar Gimeno Jauna, Euskal Trenbide Sareko (ETS) Lehendakariorde exekutiboa
Ernesto Gasco Jauna, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Kontseilariordea
Nuria Lopez de Guereñu, Confebask-eko Idazkari Nagusia
Yolanda Barcina Anderea, Nafar Gobernuko Lehendakaria
Anai Astiz Jauna, Nafar Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Kontseilaria
Alvaro Miranda Jauna, Nafar Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Kontseilaria
No hay comentarios:
Publicar un comentario