jueves, 17 de noviembre de 2011

ZARAUTZEN ERE GAZTERIA SARETZEN



Zarauzko gazte mugimenduaren oharra: 

Urtebete inguru pasatu da Zarauzko gazte mugimenduko nahiz zenbait gaztek hausnarketa baten ondorioz, gazte problematikari modu kolektiboan eta ikuspegi zabalez heltzeko beharra ikusi genuela. Horretarako, lehenik eta behin gazteon iritziak, kezka nagusiak… ezagutzeko berreundik gora elkarrizketa egin genituen, Zarauzko Gazte Diagnostikoan bildu genituenak. Martxoan izan genuen aurkezpen nagusia eta lehen eztabaida, gerora hainbat modutan zabaltzen aritu garen arren.

Honela, Diagnostikoaren inguruan elkartutako gazteok Gazte Xaparrada eguna antolatu genuen uztailean, aztertutako kezka eta gaien inguruan eztabaidatu eta kalea astintzen hasteko. Geroztik, asanbladan antolatuta hainbat ekimen bultzatu izan ditugu, joan den ostiraleko Gazte Gaubela tartean. Guk geuk sortutako emankizun txikiekin (ipuin antzeztua, dantza garaikidea, bertso musikatuak, bakarlaria…) eta Karma talde kubatarrarekin osatu genuen gaua, orain arteko ibilbidea azaltzen duen bideoa proiektatu eta asanbladan parte hartzeko deia eginez.

Iraultza hasia da, zatoz asanbladara! Igande honetan bertan izango dugu hurrengo asanblada, 18:00etan Frontoi Txikin. Den denok gonbidatuta zaudete

No hay comentarios:

Publicar un comentario