jueves, 17 de noviembre de 2011

KUKUTZA GAZTETXE BERRIA ILEGALKI HUSTU ZUTEN ATZO ZIPAIOEK

Errekaldeko KUKUTZA III gaztetxea eraitsi eta bi hilabeteren ostean, atzo azaroak 16, gaztetxe proiektua erreibindikatzeko ekintza izan zen Larraskitu kaleko 27. zenbakian, Kukutza II gaztetxea garatu zen eraikinean, hain zuzen ere.

Eraikin hori 1998ko maiatzan okupatu egin zuen Kukutzako asanbladak, eta bi hilabeteren ostean hustu egin zuten jabeak espekulatzen jarraitu nahi zuen eta. 13 urte pasa dira, eta eraikin horrek, Gazte Asanbladak eta Auzo Elkarteak behin baino geihagotan salatu duten bezala hutsik darrai, espekulazioaren bidean.

Bere jabeak, ia 20 urtetan euki du hutsik bere ardurak ekidituz. 2006. urtean, norbaitek borondatez erre egin zuen eraikina eta orduz geroztik, barruko egurrezko estrukturak usteldu egin dira, auzokideentzako osasun arrisku batean bihurtuz.

Ato 27 bat gaztetxekide sartu ziren eraikinean barrukoa garbitzeko prest arratsaldeko 5.30ak aldera, eta 2 ordutan sekulako lana egin genuen, usteldutako estrukturak botatzen. Argi utzi behar da estruktura horiek ez zirela oinarrizkoak, baizik eta estanteriak eta eskilarak. 6.30etarako ertzaintza gerturatu zen gertatzen zena ikustera. Jabearekin hitzegin ostean, desalojoarekin hasi ziren "ariete" batekin atea bota nahian. Azkenean atetik ezin zirela sartu ikusi zutenean, paretan butroi bat egin zuten. Zulotik pare bat gomazko pilota tirokatu zituzten. Behin barruan ordu bat eduki zituzten eskuak buruetan identifikatu bitartean. Generadoreak ematen zuen argia amatatu zenean, kalera atera ta identifikatu ostean libre utzi zituzten, biolentziadun okupazioa leporatuz.

Kukutza gaztetxeko asanbladatik, desalojoa ilegala izan dela badakigu, epaitegiak desalojo agindurik ez baitzuen eman. Hau da, zipaioek epaile bezala ekin zuten. Gertaera hau, beste bitan errepikatu da azkenengo hilabetean, Erandioko gaztetxea eta Donostiko Arte Ederren antzokia udaltzaingoek ilegalki hustu zutenean.

Errekaldek gaztetxe eta gune autogestionatuen guneen beharra dauka, eta instituzioek ezin dute behar hori asetu. Gainera, guztiok ordaindutako instituzio horiek, espekulatzaileen interesak defendatzen dituzte auzokideon interesen gainetik.

Okupazioa beti izango da borroka tresna duin eta efektiboa, jendartean dauden bidegabekeriak azaleratzeko, beste eredu sozial bat eraikitzeko, sortzeko, denona den lurra berreskuratzeko.

Lokartuta nahi gaituzte. Pasiboak nahi gaituzte. Produktu bihurtu nahi gaituzte.

Ez dugu etsiko gaztetxea lortu arte.Errekaldetik ez dira pasako!

Gora Kukutza gaztetxea!
Gora Errekalde!
Gora Euskal Herriko ta mundu osoko gaztetxeak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario